14/2/07

Aurkezpena

Kueto Ikastetxe Publikoan, hezkuntza irakaskuntza-.ikaskuntza iharduera irekia bezala ikusten dugu eta uste dugu mota guztietako ikasleei zuzendua egon behar duela , nondik datozen , etnia, eta bere egoera sozio-ekonomiko-kulturala... kontutan hartu gabe ikasle bakoitzari behar duen erantzuna ematen ahalegintzen gara, norberaren erritmoa errespetatuz, kultur aniztasunarekin aberastuz eta Komunitateko hizkuntza bultzatuz.

Lan taldetan eta koordinaketan oinarrituz, gure eskaintzan, ikaslea Haur Hezkuntzan hasten da bigarren eta hirugarren hizkuntzaren ikaskuntzan, eta teknologi berrien eskakizunari aurre egiten zaio, beti ere ikuspuntu eraikitzailetik, ikaslea bere irakaskuntzaren protagonista dela uste baitugu.

Horregatik, eskolako komunitate osoaren partaidetza lortzen saiatzen gara, eskola gizarteari irekiz, eta oso argi edukiz gizarteren errealitateak gure gelak busti behar dituela.

Ahalegin hauekin , ondorengo estrategia hauek eramaten ditugu aurrera:

1.- Irakasle guztiak inplikatzea.

* Arau eta akordioak adosten, denok ildo beretik joateko eta eskolan eguneroko bizitza errazteko.

* Irizpide metodologikoak bateratu, eskolako bizitzan eta, taldeko lanetan ikaslegoaren partaidetza bultzatuz, ikasleengan gure komunitatean dauden kultura desberdinei errespetua sortuz eta bakoitzaren ardura eta autonomi pertsonala bultzatuz.

* Tutoretza lanak egitea.Talde berberarekin lan egiten duten irakaslegoaren bilerak arautuz eskuartze bateratuak egin ahal izateko, eta ikasleekin egiten diren tutoretza saioak.

2.- Ikastetxearen ingurune soziala kontutan edukitzea, ikasle bakoitzak dituen heziketa beharrei erantzunez.

3.- Familiekin harremanak mantendu, informatzeko, orientatzeko eta eskolan egiten diren ekintza desberdinetan beraien partaidetza bultzatzeko.

4.- Ikasleak, ardura, tolerantzia, elkarkidetza, solidaritatea.. baloreetan hezitzea eta beste pertsona eta ingurunearekin begirunea mantenduz.bere sentimenduak, bizipenak, nahiak, eta kexuak adierazteko gai izango diren pertsonak hezitzea.

Gure ikasleek eskolako bizitzan modu eginkorrean parte har dezatela lortu nahi dugu, pertsona osoak izaten lagunduko dieten jarrera, ohitura eta baloreak bultzatuz. Hezkuntzaren helburua zera dela uste dugu: pertsona zoriontsu, gizartean modu eraginkor eta kritikoan parte hartu eta egoera desberdinen aurrean egoera hori hobetzen eta aldatzen saiatuko diren pertsonak lortzen laguntzea.

No hay comentarios: