14/2/07

Historia

ESKOLAK 25 urte
1977 ko urrian KUETO Herri ikastetxeak bere ateak zabaltzen zituen lehenengo aldiz.Urte luze hauetan, munduan oso gauza garrantzitsuak gertatu dira eta guk ere aldaketa horietan lagundu dugu.
Urte hauetan Kueto Herri Ikastetxea:

• Guraso, ikasle eta irakasleek elkarrekin lan egiten ikasi dugu.• Berritzaileak izan gara Guraso Elkartean, arlo pedagogikoan,...• Euskal Elkarte Autonomoko Herri Ikastetxetako lehenengo euskal eredua eduki dugu.• Solidarioak izan gara: SOS Afrikarekin, minbiziaren aurkakoekin, Peru eta Muga Gabeko Medikuekin,...• Gure eskolako gizarte txiki honetarako hobekuntza asko lortu ditugu, guraso eta irakasleek batera, Administrazioaren aurka borrokatuz.• Guraso, irakasle eta ikasleek elkarrekin, hainbat festa antolatu eta bertan hartu dugu kultura, pentsaera, ikuspuntu, ...desberdina duten pertsonak elkarrekin bizitzen ikasi dugu.• Aspalditik eta txikitatik hasita,eskola eta bertako kideak informatizatu gara.
25 urte betetzen dugun honetan,oraingo eta lehengo irakasleen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu:
• Zuen seme-alaben heziketa gure eskuetan jarri duzuelako.• Behar izan den bakoitzean lagundu egin diguzuelako.• Eskolak antolatu dituen ekintzetan parte hartu duzuelako.• Eskola auzoan benetan murgiltzea lortu duzuelako.• Eta bereziki, eskola honetako ikasleak izan ondoren zuen seme-alabak Kuetora bidaltzen dituzuen gurasoei, horrek, hemen egindako lana ontzat ematen duzuela esan nahi duelako.
Eta orain 25 urteak ondo ospatu behar ditugunez aurrez ekintza antolatu, prestatu eta gauzatu egin behar ditugu, azkenean ondo pasatzeko.
ANIMU !!! ZUEN ZAI GAUDE.
Eskolako Klaustroa

No hay comentarios: