12/2/08

Inauteriak Sestaon

Image Hosted by ImageShack.us

Ostiralean inauteriak heldu dira Sestaora eta haiekin batera Kueto eskolan mozorratu gara, ziklo bakoitzak ipuin baten pertsonaia aukeratu du eta mozorroa egin dugu ilusioz beterik. Gure ziklokook ( lehenengo zikloa ) ur tantatxoz mozorratu gara eta Sestaoko kaletik joan gara gora eta behera musikarekin batera poz-pozik. Kalejiran oso ondo pasatu dugu eta jende askok agurtu gaitu baita Sestaoko alkateak ere.
Ikastetxera itzuli ondoren bapo jarri gara gurasoek egindako txokolatearekin eta guztiz.
Hori egun polita!




INAUTERIAK - CARNAVALES 2008

IPUINETAKO PERTSONAIEN INAUTERIAK


Aurten kolorez eta ipuinetako pertsonaiez jositako inauteriak ospatu ditugu.

Eskolako ume txikienak dalmataz mozorratu ziren. Ezin politagoak zeuden zuriz eta mantxaz beterik jantzita!

Lehenengo zikloko umeak euri tantak bihurtu ziren, patioa eta herriko kaleak "Gotiz" bete zituztelarik.


Bigarren ziklokoek kolorea eman zioten festari. Ostadarraren iratxoak izan ziren eta beren sioneko koloretsu eta hego alai eta ederrekin ikusgarriak ageri ziren.



Bostgarren mailako neska-mutilak, txaleko, begi-txaplata, ezpata, ... eta loroa lepoan, piraten filme batetik ateratako pertsonaiak ziruditen. Buruhezurra erdian zuela bandera ere ez zitzaien falta!


Eta azkenik, nagusienak. Patioan agertu zirenean, a zer nolako beldurra! Munstroak ziren gehienak. Beste batzuk, beraiek prestatutako antzerkiaren pertsonaiaz mozorratu ziren, mota ezberdinetako jantzi eta osagarriak erakutsiz.
..
Egun polita pasatu genuena, benetan! Eguraldia laguna izan genuen eta eskola osoak parte hartu zuen. Taldeetako argazkiak atera ondoren, patio ingurutik desfilatu ginen kanta eta dantza. Gero, herritik kalejira bat egin genuen eta herri osoak gu ikusteko aukera izan zuen. Oso ondo antolatuta egon zen eta denok, nahiz eta gozez eta nekatuta, poz-pozik itzuli ginen eskolara. Bertan, amek prestatutako txokolatea hartu genuen bizkotxoekin eta merezitako atsedenaldia izan genuen.
A! oso ondo zaindu genuen gure mozorroa eta, azkenean, gehienok saria jaso genuen.

5/2/08

Agate Deuna 2008



boomp3.com

BIHAR DA BA DEUN AGATE....

Otsailaren 4an, urtero bezala, Agate Deuna ospatzera kaleratu ginen. Arratsaldean, zapia lepoan eta makila eskuan, patioan bildu ginen abesteko. Gero, txikiak eskola inguruko kaleetan zehar ibili ziren auzoa alaitzen. Erdikoak, kaskoraino iritsi ziren enparantza guztietan beraien kantak eskeiniz. Nagusiak, zahar-etxera joan ziren herriko aiton-amonei alaitasuna eramateko asmoz.

El 4 de febrero, vispera de Santa Águeda, como siempre, alumnos y profes, vestidos para la ocasión y con el pañuelo al cuello y la makila en la mano, nos juntamos en el patio para entonar las coplas a la santa. Después, los pequeños alegraron el barrio con sus cánticos, los medianos llegaron hasta el kasko, parando en las plazoletas para ofrecer sus canciones, y los mayores, como han venido haciendo los últimos años, se acercaron hasta la residencia de ancianos para llevarles un poco de alegria y hacerles disfrutar con sus coplas.

...ORAIN BAGOAZ ALDE EGITERA...