30/10/09

LURRASKA 2009 / 2. ZIKLOA

LURRASKA, urriaren 5tik-7ra
Aurten ere, iaz bezala, 2. Zikloko umeak Lurraskan egon gara. Leku ederra da Lurraska, eta bertan, natura eta ingurune polita gozatzeko aukera izan dugu. Gainera, tailerrak egiten oso ondo pasatu dugu eta gauza pilo ikasi dugu. Baserriko animaliekin ere asko gozatu dugu, ondo zaintzen eta janaria ematen. Basora ere joan gara fruituak, loreak, hostoak... biltzera eta zomorroak ikertzera.
Gauean, diskotekara joan gara eta pozaren pozez dantza eta saltoka ibili gara.
Ikusten duzuenez, oso ondo pasatu dugu Lurraskan. Gainera, oso eguraldi polita izan dugu aurten.

18/10/09

Goazen kolonietara

Gure Ermintxu urtero oporretara joaten da eta aurten Txinatik etorri da aurreko bideoan ikusi dituzuen gauza pilo horiekin.
Guk ere gure urteroko bidaia prestatu dugu: koloniak.
Hirugarren zikoko 6. mailako ikasleak kolonietara joango gara goiz.
Behar izango ditugun paper guztiak prestatu ditugu: joateko baimena, botikak hartzekoa, norberaren informazio guztia zerbait gertatzen bada nora jotzea jakiteko, ordainketa ziurtagiria, medikuaren txartela eta txertoarena,…
Eta, tailerrentzako eta gelan egoteko han eratuko diren taldeak eginda daude.
Autobusak, urriaren 19 an, astelehenean, gure bila etorriko da. 9 ak eta hamabostean puntu puntuan ez da egongo baina gu bai.
Gu 9 an puntu puntuan egongo gara patioan Orduñara joateko irrikan gaudelako.
Asteazkenean bueltatuko gara.
Orduñatik jan ondoren abiatuko gara berriro Sestaora.
4 retan autobusak hartuko gaitu eta 5 tetarako Kueto Eskolan egongo gara.

Ondo pasatu dugulakoan agurtzen zaituztegu eta zelan pasatu dugun kontatuko dizuegula agintzen dizuegu.
Gero arte.
Ondo pasa zuek ere.

6/10/09

ERMINTXU TXINATIK DATOR


ERMINTXU来自中国

Ermintxu已在中国度假,告诉这个国家的习俗。

他给我们带来的纪念品和礼品那里上课。

这项活动已进行了两个目的:一,提高自课程和第二,与跨文化项目,在已接受其他文化的存在,认识的活动启动开始,对所有丰富宝贵的Euskera使用的。

ERMINTXU VIENE DE CHINA

Ermintxu ha estado de vacaciones en China y nos cuenta las costumbres de este País.

Nos ha traído objetos típicos de allí y regalos para las clases.

Esta actividad se ha realizado con dos fines: una, potenciar la utilización del euskera desde principio de curso y segunda, comenzar con las actividades del proyecto de interculturalidad cuya finalidad es conocer la existencia de otras realidades culturales aceptándolas y valorándolas como enriquecedoras para todos-as.

ERMINTXU TXINATIK ETORRI DA

Ermintxu oporretan Txinan egon da eta herrialde horretako ohiturak kontatzera etorri zaigu. Hango gauza tipiko batzu ekarri ditu eta geletarako opariak baita.

Ekintza hau bi helbururekin egin da: bata, euskeraren erabilera ikasturte hasieratik bultzatzea eta bestea, Kurturartekotasun proiektuari hasiera ematea. Proiektu honekin lortu nahi duguna zera da. kultura ezberdinak ezagutzea, hauek onartuz eta guztiontzat aberasgarri direla baloratuz.