21/6/16

GAUR AZKEN JAIA

Gaur azken jaia izan dugu. Beitu zer ondo pasatu dugun!!!!
Laster ikusiko gara.
Ondo pasa oporretan!!!!

20/6/16

AGURRA 6. MAILAKOEI

Gaur gur 6.mailako ikasleek amaitzen dituzte lehen hezkuntzako ikasketak, eta gure arteko elkarbizitza. Baina ez dira  erabat urrutiratzen, hemen uzten dute bihotzaren zatitxo bat.


 Dantzak ikusteko Musikakueto  ...

LOGOPEDIA ETA ANTZERKIA

AUSARTEN KLUBA
Hemen ikusiko duzuen antzerkia , 3. mailako ikasleekin prestatuta dago. Gure helburua da ,ondo pasatzea , eta besteen aurrean hitzegiterakoan konfidantza handiagoa lortzea.

3. ZIKLOKO TXANGOA : ZIENTZIA MUSEOA

Eureka Zientzia Museoan egon gara, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Oso ondo pasatu dugu eta oso esperientzia polita izan da!!

17/6/16

1. ZIKLOKO TXANGOA: ENKARTERRIETAKO MUSEOA


 Aste honetan 1. ziklokoak Enkarterrietako museora joan gara. Oso ekintza ezberdinak egin ditugu : Ipuin batean sartu gara , munstroak sortu ditugu eta herri kirolak ere egin ditugu.Oso esperientzia polita izan da! Gero, Sopuertako zelai batera bazkaltzera eta jolastera joan gara.

6/6/16

2. ZIKLOKO TXANGOA: AZPEITIAKO TREN-MUSEOA


Aste honetan Azpeitiara joan gara 2. ziklokoak tren-museoa ikustera.

Mota guztietako trenak ikusi ditugu eta lurrun-tren batean bidaiatu dugu. Oso esperientzia polita izan da!!

Gero, Loiolara joan gara bazkaltzera eta jolastera.